Kasu honetan eskualdearen hegoaldera joango gara Eskinza, Maurien eta Muskildia mendiko bideetatik ibiltzeko. Ibilbidea maldan gora hasiko dugu, Alto de Guirguillanora iritsi arte.Jeitsiera bizkor baten ondoren, Ziraukira iritsi arte, bide beretik jarraituko dugu Salado ibairaino, eta puntu horretan Eskinza mendira igotzen hasiko gara.
Oraingo honetan San Kristobal ermita inguratuko dugu bide zahar batetik, igoeraren zatirik gogorrena saihesteko. Karlistaldietan gudu gogorrak izan ziren eremuan bete-betean sartuko gara, eskuinaldean utziko dugun ospitale zahar baten hondakinak ere badaude.
Baina kasu honetan gure borroka dibertigarri bihurtuko da, Eskinzan zein Maurien eta Muskildian ibilbide bat bestearen atzetik kateatzen joango garelako Villatuertara iritsi arte eta bertan Kanpinera bueltatuko gara.